Berriak

Atzealdea Ttapa-Ttaparen ikasturte berria datorren asteazkenean hasiko da

60 urtez gorako herritarrentzako doako eskaintza da

2025·09·23


Urriaren 1ean hasiko da Ttapa-Ttapa egitasmoa berriz martxan. 60 urtetik gorako herritarrei zuzendutako saioak dira, elkarrekin eta era ludikoan zahartze aktiboa sustatzeko.

Asteazkenero izango da hitzordua Atsegindegin, 10:30ean. Gisa ezberdinetako ekintzak izango dira astero, dinamizatzaileekin. Parte hartzeko ez da izena eman beharrik, nahikoa da bertaratzearekin.

Saioak doan dira.

Informazio gehiago:

Adinekoen saila.

Helbidea: Biteri kultur etxea.

Telefonoa: 943 57 54 31