Berriak

Atzealdea Txalaparta Festa izango da ostiral eta larunbatean

Kukairen ‘Txalaparta’ eta Iparragirre sagardotegian jaialdia izango dira

2024·05·13


Txalaparta Festa izango da maiatzaren 17an eta 18an Hernanin. Udal Musika Eskolako txalaparta sailak antolatzen duen jaialdiak 37. aldia izango du aurtengoan. Euskal Herri mailan, txalapartaren inguruko jaialdirik beteranoena da, eta erreferentziazkoa.

Aurten, bi eguneko egitaraua izango du. Kukai Dantza Taldearen azken ikuskizuna, Txalaparta, izango da egitarauko lehenengo ekintza. Jesus Rubiok sortu du koreografia eta Aitor Etxebarriak musika. Txalapartaren zatia, aldiz, Hernaniko Udal Musika Eskolan txalaparta irakasle den Aitor Beltranek konposatu du. Sarrera gutxi batzuk baino ez dira geratzen.

Larunbatean, berriz, jaialdi nagusia Iparragirre sagardotegian izango da. 12:00etan hasiko da emanaldia sei txalapartari bikoterekin, Tartean, Hernaniko Ttakun Ttan Ttakun taldea. Ondoren, bazkaria izango da. Plaza mugatuak direnez tokia erreserbatzea ezinbestekoa da aitorbeltran@yahoo.es helbidera idatzita.