Berriak
Atzealdea

Txotx denboraldiaren inaugurazio ekitaldirik ez da izango

Azken urteotan nonnahi ugaritu dira txotx denboraldiaren inaugurazio ekitaldiak eta, gure eskualdean, Astigarragakoak du erreferentzialtasuna. Hori dela eta, Hernaniko Txotx Mahaiak erabaki du Txotx denboraldi hasierako inaugurazio ekitaldirik ez egitea.

2019·12·30


2020ean Txotx Inaugurazio Ekitaldirik ez egitea erabaki du Txotx Mahaiak (Udalak, Kaxkoko bizilagunen elkarteak, Berriak merkataritza eta ostalaritza elkartek eta herriko sagardogileen ordezkariek osatzen dute Txotx Mahaia).

Azken urteetan Txotx inaugurazio ekitaldiak asko ugaritu direnez, eta gure eskualdekoa den Astigarrakoa hain ezaguna denez, Txotx denboraldia noiz hasten den argi geratzen da guztiontzat.

Bada beste alor bat, ordea, hainbeste garatu gabekoa, eta sagardo sektorearentzat eta kontsumitzailearentzat garrantzia duena: botilako uzta berriaren aurkezpena.

Hori dela eta, Txotx Mahaia eta Euskal Sagardoa Jatorri deitura elkarlanean ari dira datorren maiatzean Uzta Berriaren aurkezpena Hernanin antolatzeko.

Ekintza nagusia aurkezpen ekitaldia izatea da asmoa, baina astean zehar beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera ere izango da.