Berriak
Atzealdea Udaberriko oporretan nerabe eta gazteentzako kirol jarduerak eskainiko ditu Udalak, doan
2026·03·11
Herriko nerabe eta gazteentzako dagoen aisialdi eskaintza indartzeko asmoz, udaberriko oporretan kirol jarduerak egiteko aukera izango dute 12 eta 30 urte arteko Hernaniko nerabe eta gazteek.
Orain arte uda giroan egin izan den eskaintza zabaltzea erabaki du Udalak. Honela, eskalada, piragua eta BTT egiteko aukera izango da martxoaren 30etik apirilaren 10a arte.
12-17 urte arteko nerabeentzat eskalada (martxoak 30etik apirilaren 3, 15:30-17:00), piragua (apirilaren 6tik 10era, 15:30-17:00) eta BTT (martxoaren 30etik apirilaren 3ra, 11:00-12:30) jarduerak eskainiko dira. Horrez gain, eskaladako irteera ere egingo da (apirilak 4, 10:00-11:30).
18 eta 30 urte arteko gazteentzako eskaintza, aldiz, piragua (apirilaren 6tik 10era, 17:00-18:30), eskalada (martxoak 30etik apirilaren 3ra, 17:00-18:30) eta eskalada irteera (apirilak 4, 11:30-13:00) izango dira.
Jarduera guztiak doakoak eta euskaraz izango dira, Kaxkardi elkarteak dinamizatuta. Izena emateko epea hilaren 16tik 29ra izango da, online. Plazak mugatuak direnez, toki baino izen-emate gehiago baleude, zozketa egingo da.


