Udako ordutegia Herritarren Harrera Zerbitzuan, ekainaren 20tik aurrera
2022·06·15
Urteko sasoi honetan ohikoa denez, ekainaren 20tik aurrera Herritarren Harrera Zerbitzuak (hhz) udako ordutegia jarriko du martxan. Ordutegi hori izango du irailaren 5era arte. Hala, arreta zerbitzua 8:00etatik 14:00etara izango da egunero.
Bestalde, San Joan Jaiak direla eta, ekainaren 24an eta 27an udala itxita egongo da.