Berriak
Atzealdea

Udal baratzeen behin betiko esleipendunak eta itxaron zerrenda argitaratuta daude

Udalak Sagastialden eta Antziolan dituen baratzeak esleitzeko prozesua amaitu da. Dagoeneko behin betiko esleipedunen zerrenda eta itxaron zerrenda argitaratu dira. Orain esleipedunek dokumentuak sinatu, giltzak hartu eta nekazaritza ekologikoaren inguruko prestakuntza ikastaro bat egin beharko dute.

2020·09·01


Baratzen lagapen dokumentuak sinatu eta partzelen giltzak emateko data honakoa da:

Eguna: 2020ko irailaren 15a (asteartea)

Ordutegia: 10:00-12:00

Lekua: Hernaniko Baratze Parkea
(Sagastialde)

Esleipendunek derrigorrez egin beharko dute Udalak eta Ekoguneak antolatutako nekazaritza ekologikoari buruzko prestakuntza ikastaro bat. Horretarako data ere ezarrita dago:

Eguna: 2020ko irailaren 19a (larunbata)

Ordutegia: 9:30-13:30

Lekua: Hernaniko Baratze Parkea
(Sagastialde)

Prozesuaren informazio osoa