Agenda
Atzealdea

UDAL EUSKALTEGIA: Idazmen azterketarako laguntza

HABEren edo IVAPen bigarren deialdiko B1, B2 edo C1 mailara aurkezteko asmoa duten herritarrentzat
22 IRA

HABEren edo IVAPen bigarren deialdiko B1, B2 edo C1 mailara aurkezteko asmoa duten herritarrentzat idazmen azterketarako laguntza emango du irailaren 22an Hernaniko Udal Euskaltegiak.

Egun horretan, edozein unetan, 10:00etatik 12:00etara edo 16:30etik 18:30erako tarteetan, zabalik egongo da udal euskaltegia. Bertan, irakasleek idazmen azterketa gainditzeko hainbat aholku emango dituzte DOAN.

Helbidea: Karobieta auzoa, 63 (anbulatorio zaharra). Telefonoa: 943 33 18 96. E-mail: euskaltegi@hernani.eus