Berriak

Atzealdea Udal Euskaltegiak aurrematrikulazioa irekita du, ekainaren 30a arte

Orain izena ematen duenak %5eko beherapena izango du matrikulan

2026·06·16


Hernaniko Udal Euskaltegian 2026/2027 ikasturtean euskara ikasteko edo hobetzeko aurrematrikula zabalik dago. Gainera, orain izena ematen duten ikasleek %5eko beherapena izango dute matrikula-prezioan. 

Ekainaren 30a arte egongo da izena emateko aukera, online edo aurrez aurre udal euskaltegian (Karobieta, 63), ordutegi honetan: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 09:00-15:00; astearte eta ostegunetan, 12:30-18:30.

Aurrematrikula egin ondoren, irailean matrikula berretsi beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Telefonoa: 943 33 18 96

E-posta: euskaltegia@hernani.eus