Berriak
Atzealdea Udal euskaltegiko datorren ikasturteko matrikulan deskontua izango dute ekainaren 9tik 20ra izena ematen duten ikasleek
%5eko deskontua izango dute
2025·06·06
Hernaniko Udal Euskaltegian 2025/2026 ikasturteko aurrematrikula egiteko epea irekiko da ekainaren 9tik 20ra. Epe horretan izena ematen dutenek %5eko beherapena izango dute matrikulazioan.
Aurrematrikula online edo euskaltegian bertan egin daiteke (astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era. Karobieta, 63).
Informazio gehiago jasotzeko, udal euskaltegira deitu (943 33 18 96) edo idatzi daiteke (euskaltegi@hernani.eus).