Berriak

Udal Euskaltegiko matrikulan %5eko deskontua izango dutehilaren 10etik 21era izena ematen dutenek

Datorren ikasturterako aurrematrikulazioa irekiko da

2024·06·07


Hernaniko Udal Euskaltegian 2024/2025 ikasturteko aurrematrikula egiteko aukera zabalduko da ekainaren 10etik 21era, %5eko beherapenarekin, online edo euskaltegian bertan (Karobieta, 63), 09:30etik 13:30era, astelehenetik ostiralera.

Informazio gehiago eskuratu nahi duenak euskaltegira deitu (943 33 18 96) edo idatz dezake (euskaltegi@hernani.eus).