Berriak

Udal euskaltegiko matrikulazio epea bihar irekiko da

Erraztasun ekonomikoak ematen ditu Udalak euskara ikasi edo hobetzeko

2024·09·02


Hernaniko Udal Euskaltegian matrikulazio epea hasiko da bihar. Irailaren 20a arte egongo da 2024/2025 ikasturtean euskara ikasi edo hobetzeko eskoletan izena emateko epea irekita. Eskolak irailetik ekainera izango dira.

Eskaintza zabala dauka Hernaniko Udal euskaltegiak: maila guztietako eskolak eta aurrez aurreko saioak zein autoikaskuntzarako aukerak eskaintzen ditu. Euskara titulu ofizialak prestatzeko eskolak ematen dira udal euskaltegian eta HABEren titulu ofizialak euskaltegian bertan lortzeko aukera ere badago.

Euskara ikastea errazteko laguntza ekonomikoak

Euskara ikastea edonoren eskura egon dadin, laguntza ekonomikoak daude Hernaniko Udal Euskaltegian. Udalak Hernanin erroldatuetako guztien matrikularen %70a bere gain hartzen du. Langabetu, ikasle, erretiratu edo aniztasun funtzionala dutenen kasuan, kopuru hori %90ekoa da.

Bestetik, A1 (edonork) eta C1 mailetako (16-18 urtekoek) matrikulek prezio berezia dute, HABEri esker.

Informazio gehiago:

Helbidea: Karobieta, 63

E-maila: euskaltegi@hernani.eus

Telefonoa: 943 33 18 96

Ordutegia: 09:30-13:30/16:30-19:30 (astelehenetik ostiralera)