Berriak
Atzealdea Udal euskaltegiko matrikulazio epea hasiko da bihar
2025·09·01
Hernaniko Udal Euskaltegian matrikulazio epea hasiko da bihar. Irailaren 24a arte egongo da irekita 2025/2026 ikasturtean euskara ikasi edo hobetzeko eskoletan izena emateko epea. Eskolak irailetik ekainera izango dira.
Eskaintza zabala dauka Hernaniko udal euskaltegiak: maila guztietako eskolak eta aurrez aurreko saioak zein autoikaskuntzarako aukerak eskaintzen ditu. Euskara titulu ofizialak prestatzeko eskolak ematen dira udal euskaltegian eta HABEren titulu ofizialak euskaltegian bertan lortzeko aukera ere badago.
Euskara ikastea errazteko laguntza ekonomikoak
Euskara ikastea edonoren eskura egon dadin, laguntza ekonomikoak daude Hernaniko Udal Euskaltegian. Udalak Hernanin erroldatutako guztien matrikularen %70a bere gain hartzen du. Langabetu, ikasle, erretiratu edo aniztasun funtzionala duten herritarren kasuan, kopuru hori %90ekoa da.
Bestetik, A1 eta A2 (ikasle guztiek) eta C1 mailetako (16-18 urteko ikasleek) matrikulek prezio berezia dute, HABEri esker.
Informazio gehiago:
Helbidea: Karobieta, 63
E-maila: euskaltegi@hernani.eus
Telefonoa: 943 33 18 96
Ordutegia:
Astelehen, asteazkena eta ostiralak: 09:30-13:30
Astearte eta ostegunak: 09:30-13:30/15:00-19:00


