Berriak
Atzealdea Udal gobernuak Auzo Birari ekingo dio, herritarrekin partekatzeko gobernu planaren egoera
2024·12·30
Hernaniko Udaleko Gobernu Taldeak bigarren Auzo Bira egingo du urtarrilaren 9tik 30era. Hernaniko auzo guztietako herritarrekin elkartu eta herritarrekin batera Gobernu Planaren jarraipena egitea da Auzo Biraren helburu nagusia, eremu bakoitzari dagozkion proiektu eta egitasmoetan sakonduz.
Auzo Biran zazpi bilera egingo dira aurten. Guztietan parte hartuko dute Xabier Lertxundi alkateak eta Aitor Lukas Partaidetza zinegotziak, Gobernu Taldeko zinegotziek lagunduta.
Agintaldiaren erdira hurbiltzen
Auzotarren iritzi eta proposamenak jasotzeko tartea ere izango da Auzo Biran. Bilerek ordu eta erdiko iraupena izango dute.
Gobernu Planaren betetze mailaren berri emateko konpromisoa hartua du Hernaniko Udaleko Gobernu Taldeak. Baita Hernaniko auzoetan ere. Hori dela eta, Auzo Bira urtero egiteko konpromisoa bere egiten du Gobernu Taldeak. Honako hau izango da gobernu taldeak egiten duen bigarren Auzo Bira, 2023-2027 agintaldia erdira iristen ari den honetan. Iazkoan 250 hernaniarrek parte hartu zuten bilera errondan, eta gobernu taldeak oso balorazio positiboa egin zuen haien inguruan.
Auzo Biran parte hartzeko deia
Auzo Bira egitearen arrazoietako bat da Udala herritarrengana hurbiltzeko bideak erraztea, baita udalgintza urrun samar sentitzen duten haiengana ere. Hori dela eta, herritar guztiak gonbidatu dituzte Auzo Biran parte hartzera.
Aurten zazpi bilera -iaz zortzi egin ziren- antolatu ditu Udalak. Horretarako, bilerak eremuka antolatu dira, elkarren artean fisikoki hurbilen dauden auzoetan deialdi bateratua eginez.
Udalak etxe-atarietan kartelak jarriko ditu, auzogune bakoitzari dagokion deialdiaren berri izan dezaten.
AUZO BIRA:
Urtarrilak 9, osteguna: Sorgintxulo; Jauregi; Latsunbe; Marieluts; Urbieta 16-18; Eduardo Chillida; Galarreta. Langile Ikastola (Meabe eraikina), 18:30-20:00.
Urtarrilak 13, astelehena: Sagastialde auzoa; Sagastialde berri auzoa; Antziola 31-116; Iturmendi auzoa; Bestizal kalea; Etxeberri; Florida 46-161. Haurreskola, 18:30-20:00.
Urtarrilak 15, asteazkena: Argarain; Oriamendi; Perkaiztegi; Bidebieta; Montebideo; K. Labaka; Gabriel Zelaia; Antziola 1-18 eta 24-30; Mañe i Flaquer; Gartzia Goldaratz; Florida 1-20. Burujabetzen Etxea (Florida 28), 18:30-20:00.
Urtarrilak 20, astelehena: Andre Kalea; Atzieta; Nagusia; Ezkiaga; Gudarien plaza; Napar Kalea; Aimar Elosegi; Iturriaga; Plaza Berri; Zapa; Elkano; Izpizua; Txirrita; Oartzu; Orkolaga; Urbieta 1-20; Aristizabal; Agustindarren plaza; Florida. Biteri Kultur Etxea, 18:30-20:00.
Urtarrilak 23, osteguna: Martindegi; Akerregi; Karabel; Oleta plaza; Balantxa kalea; Portu; Ibarrolaburu-Lorenza; Elizatxo behekoa; Zikuñaga; Osinaga bailara. Elizatxo Ikastolan 18:30-20:00.
Urtarrilak 27, astelehena: Lizeaga; Larramendi; Victor Hugo; Onddi kalea; Lizarraga; Madalena; Tellerigain; Antsorena Anaiak ; Elizatxo goikoa; Santa Barbara; Txantxilla; Iturregi; Karobieta; Sandiusterri. Urumea Ikastola (Gay Mur eraikina), 18:30-20:00.
Urtarrilak 30, osteguna: Epele bailara; Lastaola; Ereñozu bailara; Pagoaga bailara. Ereñotzuko ludoteka, 19:15-20:45.