Berriak
Atzealdea UDAL GOBERNUAREN ADIERAZPENA
2026·06·26

San Joan jaietako asteartetik asteazkenerako gauean izandako gertakarien aurrean, Hernaniko udal gobernuak ondorengoa adierazi nahi du:
• Hernaniko jaiak antolatzean, herritar guztientzako jaiak antolatzen dira, herriko kale eta espazio guztiak herritar guztien gozamenerako moldatuta.
• Hernaniko Udalak inolako bereizkeriarik gabeko espazioak eta herritar guztientzako eremu seguruak bermatu nahi ditu, eta ez du onartzen espazio horietan inor baztertzea.
• Antolatutako ekitaldietan herritar nahiz bisitari guztiek ekitatean eta elkarrenganako errespetuan parte har dezaten lanean jarraituko dugu.
Kanpotik etorriko zaizkigunei erakutsi diezaiegun Hernanin bereizkeriarik gabe bizi garela, eta pertsona guztien arteko harremanak bultzatu nahi ditugula.
