Berriak
Atzealdea

Udal jabetzako baratzen esleipen prozesua abian dago

Hernaniko Antziola-Sagastialdeko udal baratzen onuradun izateko prozesua martxan dago. Eskaerak martxoaren 24ra arte aurkez daitezke. Bi modu egongo dira: presentzialki, udaletxeko Herritarren Harrerarako Zerbitzuan (Gudarien plaza, 1), eta telematikoki, webgunean.

2020·03·05


Baratze parkeak guztira 30 m2-ko 72 partzela izango ditu eta bi eremu artean banatuko dira:

Antziola (HI) SG.01 eremuan: 26 partzela
Sagastialde (HI) SG.02 eremuan: 46 partzela.

Antziola-Sagastialdeko Baratze Parkea barazkigintza ekologikoan oinarrituko da. Horretarako, esleipendunak behartuta egongo dira, lursaila eskuratu baino lehen, Udalak eta Ekoguneak antolatutako nekazaritza ekologikoei buruzko prestakuntza ikastaro bat egitera, lursailak era egokian ustiatuko direla bermatzeko.