Berriak
Atzealdea Udal Jolas Igerilekuko tabernaren zerbitzua kontratatzeko lizitazioa martxan du Udalak
Martxoaren 1a izango da proposamenak aurkezteko azken eguna
2024·02·20
Hernaniko Udal Jolas Igerilekuko tabernaren zerbitzua esleitzeko prozesua martxan du Udalak. Martxoaren 1a izango da proposamenak aurkezteko azken eguna.
Estali gabeko igerilekuetako taberna zerbitzua kudeatzeko interesa duenak, gutxienez denboraldiko 1.650 € (BEZ kanpo) ordaindu beharko dio Udalari. Kopuru hori gehitzea hobekuntza gisa hartuko da. Urtebeteko kontratua izango da, gehienez ere lau urte arte luzagarria.
Oinarriak hemen aurki ditzakete interesatuek.