Berriak
Atzealdea

Udal Kiroldegia, berriz ere irekita

1
Igerilekurako erabiltzen den kloroa aire sistemaren bidez hedatu da eta aldageletara iritsi da. Goizeko 8:50ak ziren gertatu denean. Bertan zeuden 20 bat pertsona aterarazi, osasun zerbitzuek artatu dituzte eta kiroldegia itxi da. Hiru orduz egon dira suhiltzaileak instalazioak ikuskatzen eta neurketak egiten. Segurtasun baldintzak bermatuta daudela jakinarazi dutenean, ireki du Udalak kiroldegia.

2022·11·10


Gaur goizean, 8:50ean, igerilekuetarako erabiltzen den kloroa hedatu da aldageletara aire sistemaren bidez. Ohartu bezain laster, bertan zeuden 20 bat herritar berehala aterarazi dituzte. Kloroa arnasteagatik izan daitezkeen arazoak direla medio, osasun langileek pertsona horiek artatu dituzte. Lau pertsona osasun zentrora eraman dituzte eta beste bi ospitalera. Dena dela, kuadro larririk ez zegoela adierazi dute osasun langileek.

Suhiltzaileak ikuskatzen aritu dira instalazioak, airearen kalitatea neurtu dute eta pertsonentzako arriskurik ez dagoela egiaztatu dutenean, eguerdirako kiroldegia berriro ere ireki da.

 

1