Berriak

Udal kiroldegiko abuztuko ikastaroetan izen-ematea irekita dago

2024·07·15


Udal Kiroldegiko abuztuko ikastaroen eskaintzan izena emateko epea ireki da gaur. Hilaren 21a arte egongo da horretarako aukera online edo kiroldegiko harreran eta bulegoan (zozketa hilaren 22an egingo da).

Lehorrerako bi jarduera eskainiko dira: multifitnesa eta pilatesa. Uretan, berriz, 3 eta 11 urte arteko haurrentzako ikastaroak izango dira, haurdunentzako eta helduen hastapena.

Informazio gehiago, hemen.