Berriak
Atzealdea Udal kiroldegiko datorren ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea gaur ireki da
2024·07·08
Hernaniko udal kiroldegiak 2024/2025 ikasturterako ikastaroen eskaintza prest du. Gaurtik irailaren 8ra, izena emateko epea irekita dago udal kiroldegian bertan edo on-line.
Uretako eta lehorreko 32 jarduera baino gehiago egiteko aukera izango da: aerobika, zumba, pilatesa, multifitnessa, ziklo indoor-a, hipopilatesa, TRX-a, igeriketa, aquagyma eta beste hainbat.
Adin tarte zabalarentzako eskaintza
Udal kiroldegiak antolatu dituen ikastaroak hiruhilekoak edota ikasturte osokoak dira (urria-ekaina). Adin tarte zabala hartzen du bere baitan: uretakoak, 0 urtetik gorako eskaintza eta lehorrekoa, aldiz, 12 urtetik gorako herritarrei bideratua.
Horrez gain, hainbat ikastaro kolektibo batzuentzat berariaz eskainiko dira: haurdunak, emakumeak (zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa), gazteak (12-16 urte) edota 65 urtez gorakoak. Horrez gain, jarduera fisiko egokituaren eskaintza ere badago.
Izen-emateak epeak
Ikastaro bakoitzak bere prezio propioa du. Abonatuek ikastaroengatik ordainduko dutena 9,80 € eta 53,85 € artean egongo da, eta ez abonatuek 15,90 € eta 88,85 € artean ordaindu beharko dute (ikastaroaren eta iraupenaren araberako prezioak dira).
Pertsona bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du, irailaren 8a arte. Biharamunean, irailaren 9an, egin da zozketa plaza baino eskatzaile gehiago dauden ikastaroetan (14:00etan).
Hutsik geratu diren plazak betetzeko, aldiz, irailaren 14an irekiko da izena emateko aukera. Kasu horretan, hurrenkeraren arabera onartuko dira eskaerak.
Ikastaroak urrian hasiko dira.
Informazio gehiago: udal kiroldegian eta kirola.hernani.eus.