Berriak
Atzealdea

Udal liburutegiko mailegu zerbitzua ekainaren 1ean berreskuratuko da

Udal liburutegia mailegu zerbitzua ematen hasiko da ekainaren 1etik aurrera. Dena dela, COVID-19ko alarma egoera dela eta, aurretik hitzordua eskatzea derrigorrezkoa izango da. Era berean, norberak bere poltsa eraman beharko du eskatutako liburuak jasotzeko.

2020·05·27


Ekainaren 1ean irekiko da liburutegiko mailegu zerbitzua. Osasun eta higiene neurriak direla eta, funtzionamendu berezia izango du. 

1. Eskaera eta hitzordua eskatzea ezinbestekoa da.

2. Maiatzaren 28tik aurrera eskaera egin dezakezu:

        telefonoz: 943 552 966
        whatsappez: 688 635 462
        post@z: liburutegi@hernani.eus
        web: http://liburutegia.hernani.eus/eu/

Ez badakizu zer eskatu, gogoko duzuna edo bilatzen ari zarena azaldu eta bilatuko dugu. Adostutako orduan jasotzera etorri eta zure poltsa ekarri. Liburutegian banan-banan sartuko zarete, 14 uretik beherakoak eta laguntza behar duten pertsonak salbu. Kasu hauetan laguntzaile batekin sartzerik egongo da.

Itzulketak: Biteriko sarreran dauden kutxetan utzi behar dituzu. Dokumentu horiek 15 eguneko berrogeialdian egongo dira.

Nobedadeak, gomedioak, gidak, katalogoak kontsultatu: web: http://liburutegia.hernani.eus/eu/