Berriak
Atzealdea

Udal talde guztiek adostutako adierazpena

Hauteskunde kanpainaren amaieran gaudela, Hernaniko udalbatzarrean ordezkaritza duten EH Bildu, EAJ-PNV, Elkarrekin Podemos-OH, PSE talde politikoek adierazpen bat adostu dute.

2020·07·10


Hernaniko Udalean ordezkatuta dauden talde politiko guztiek hauxe adierazten dute:

Joko demokratikoaren baitan, herritar guztiek aukera politiko desberdinak hautatzeko eskubidea dute. Eta haiek guztiek errespetu maila bera merezi dute. Beraz, ez dugu bat egiten errespetu hori bermatzen ez duten pintaketa edo bestelako jokabideekin. Jendarte demokratiko eta normalizatuan, aukera politiko guztien eskubidea da demokraziaren arauetan jasota ez dauden presiorik gabe aritzea.

EH Bildu, EAJ-PNV, Elkarrekin Podemos-OH, PSE