Berriak

Atzealdea Udal zerbitzuetan aldaketak izango dira martxoaren 19ko jai egunak eraginda

Zubiarengatik itxita egongo dira udaletxea, HHZ eta beste udal zerbitzu batzuk

2026·03·18


Martxoaren 19ko jai eguna dela eta, datozen egunetan aldaketak izango dira udal zerbitzuen ordutegian. Udaletxea eta Herritarren Harrera Zerbitzua -HHZ- itxita egongo dira zubian (martxoaren 19an eta 20an).

Hernani udal musika eskola publikoa eta udal euskaltegia ere itxita egongo dira ostegunean eta ostiralean. 

Kulturarteko Plaza Feminista eta udal liburutegia itxita egongo dira, berriz, ostegunetik astelehena arte.

Udal kiroldegia, aldiz, 19an goizez egongo da irekita (08:30-14:00). Ostiralean, berriz, ordutegi arruntarekin zabalduko ditu ateak.