Berriak
Atzealdea Udalak eta Herburuk hitzarmena sinatu dute
Erraldoi eta buruhandien konpartsak bere ekintzak egiteko beharrezko dirulaguntza jasoko du
2024·12·20
Hernaniko Udalak eta Herburu konpartsak hitzarmena sinatu dute lehenengoz. Gisa honetan, Herburuk bere ekimenak aurrera eramateko beharrezko laguntza ekonomikoa jasoko du eta Hernaniko herriak festa nagusietan erraldoi eta buruhandien parte-hartzea bermatuta izango du (sanjoanak, inauteriak eta Euskal Jaiak).
Lau urterako hitzarmena sinatu dute gaur Xabier Lertxundi alkateak eta Aitor Aiestaran Herburuko lehendakariak.