Berriak
Atzealdea Udalak eta Hernani Arraun Elkarteak hitzarmena sinatu dute
2026·09·30
Hernaniko Udalak eta Hernani Arraun Elkarteak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute, lehenengo aldiz. Xabier Lertxundi alkateak eta Estitxu Zabala arraun elkarteko lehendakariak sinatu dute hitzarmena, Axier Mingo Jarduera Fisiko eta Kiroletako zinegotzia eta Asier Ocon, arraun elkarteko entrenatzailea lagun zituztela.
Hitzarmenak lau urteko iraupena izango du. Akordioari esker, urtean 3.500 € jasoko ditu Hernani Arraun Elkarteak gure herrian arrauna sustatzen jarraitzeko eta arraunaren munduan Hernaniren izena zabaltzeko.

