Berriak
Atzealdea Udalak eta Ttarla dantza taldeak hitzarmena sinatu dute
2026·04·29
Hernaniko Udalak eta Ttarla dantza taldeak lau urterako lankidetza hitzarmena sinatu dute, herriko euskal dantza taldearen jarduna laguntzen jarraitzeko.
Xabier Lertxundi alkateak eta Maddi Galarza Ttarlako lehendakariak sinatu dute hitzarmena. Ttarlak "euskal kulturaren aldeko konpromiso handia du eta herriko kultur eragile garrantzitsua" baita.
Ttarla dantza taldea 1991n sortu zen. Bost urtez gorako hernaniarrei euskal dantza eskolak ematez gain, herriko kultur eragile aktiboa da: santomasetan, Dantzari Astean, sanjoanetako preludioan, sanjoanetako soka-dantzan edota, Olentzero eta Maridomingiren etorreraren gisako ekimenetan parte hartzen dute Ttarlako dantzariek.
Ekimen hauek aurrera ateratzeko eta dantza taldearen jarduna aurrera eraman ahal izateko, 8.000 €ko laguntza jasoko du urtean Ttarlak. Sinatu den hitzarmenak lau urteko iraupena izango du.


