Berriak

Atzealdea Udalak lore sorta batekin zoriondu du Soledad Agirresarobe Beldarrain, mendeurrena bete duen egunean

2025·04·09


Ez naiz unibertsitatera joan, baina ia denetik egin dut bizitzan”. Halaxe laburbildu du bere bizitza luzea Soledad Agirresarobe Beldarrainek ehun urte bete duen egunean. Lagun, zaintzaile eta senidez inguratuta pasatu du egun seinalatua, eta udal ordezkaritza bat batu da emakumeak Hernaniko Andre kalean duen etxean egindako ospakizunera. Lore sorta bat eman dio Xabier Lertxundi Asteasuinzarra alkateak udalaren izenean.

Aian sortu zen Agirresarobe Beldarrain, hamar anai-arrebaren artean bederatzigarren alaba, eta 18 urterekin etorri zen Hernanira. Aian okin famili batean sortu eta ogibide horretan aritu zen lehen urteotan. Ondoren, Hernanin, hainbat lan egin ditu, baina Ariceta enpresan egin zuen bere lan aldi luzeena. “Asto baten moduan lan egin izan dut”, aitortu du. “Baina bidaiatu ere egin dut, oso gustuko izan dut eta”, azaldu du, Parisera egindako bidaia baten nondik-norakoak azalduz.

100 urte baditu ere, sasoi onean da, eta egunero egiten du bere ibilalditxoa Agirresarobe Beldarrainek.

​​​​​​​

 

​​​​​​​