Berriak
Atzealdea Udalaren hiru etxebizitza alokairu sozialean hartzeko izena emateko epea ireki da
2024·12·30
Hernaniko Udalak Florida 25B zenbakian (Tudor enpresaren kokalekua izandako partzelan) egin den hirigintza garapena dela eta, babes ofizialeko hiru etxebizitza jaso ditu. Horiek alokairu sozialera bideratuko ditu eta eskuratzeko interesa duten herritarrek gaurtik hasita 20 lan egun izango dituzte izena emateko Hernaniko udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ) edo telematikoki.
Hiru etxebizitza horietako bat egokitua da eta mugikortasun urri iraunkorra duen kideren bat -gutxienez- duten bizikidetza unitateentzako izango da. Beste bi etxebizitzak 70 urtez gorako herritarrentzako izango dira.
Bost urteko iraupena izango dute kontratuek
Etxebizitzak bi gelakoak dira, garajearekin eta gehienez lau kideko bizikidetza unitateak onartuko dira.
Etxebizitzen esleipena baremazio bidez zehaztuko da eta alokairu kontratuaren hasierako iraupena bost urtekoa izango da.
Oinarriak eta eskaera orriak Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ), eta www.hernani.eus-eko Iragarki Taulan daude eskuragarri.