Berriak
Atzealdea Udalaren paperezko zenbait euskarri banaketa puntuetan jasoko dira urtarriletik aurrera
2025·01·10
Orain arte Udalak etxeetara bidaltzen zituen paperezko hainbat euskarri udal eraikin eta zerbitzuen bidez banatuko ditu aurten. 13 banaketa puntu egongo dira horretarako, erdigunean zein auzoetan.
Neurri hau, besteak beste, Hernaniko Udalak iaz egindako kanpo komunikazio kanalen diagnostikoaren ondoren hartu da. Izan ere, bai udal arduradun politiko, tekniko eta herritarrek -Siadecok inkesta egin zuen-, bat etorri ziren Hernaniko Udalak etxeetara paperezko euskarri asko bidaltzen duela eta kopuru hori murriztu behar zela.
Egokitzapen hori, hala ere, herritarrek informazio galerarik izan gabe egitea da Hernaniko Udalaren helburua. Horregatik, euskarri horiek ez dira desagertuko, baizik eta banaketa puntu jakinetan jaso ahal izango dituzte herritarrek.
Honela, Biteri Kultur Etxeko urtarrila-ekaina arteko programazioa eta Garbigune mugikorraren urteko egutegia jaso nahi dituztenek, toki hauetan eskuratu ahal izango dituzte datorren astetik aurrera (bakoitzaren ohiko ordutegian):
- Euskararen Faktoria (Larramendi, 11)
- Haur, Nerabe eta Gazteria saileko bulegoa (Aristizabal 7, behea)
- Hernaniko Zerbitzu Sozialak (Sandiusterri, 1)
- HHZ: Herritarren Harrera Zerbitzua (udaletxea)
- Kulturarteko Plaza Feminista (Florida, 28)
- Plazara gunea (Gudarien plaza, 5)
- Sagastialdeko Libgunea
- Sandiusterri eraikina
- Udal euskaltegia (Karobieta, 63)
- Zikuñagako Libgunea