Berriak
Atzealdea Udaleku ireki eta kirol udalekuetan izen-ematea astelehenean hasiko da
2026·03·12
Astelehenean, hilak 16, irekiko da udaleku ireki zein kirol udalekuetan izena emateko epea. Martxoaren 29a izango da azkeneko eguna.
Udaleku irekiak Hernanin erroldatuta dauden edo Hernaniko ikastetxeetan matrikulatuta dauden 3 eta 10 urte arteko haurrei zuzenduta daude (2016 eta 2022 urteen artean jaiotakoak). Kirol udalekuak, aldiz, 11 eta 12 urteko haurrentzako izango dira (2014an eta 2015ean jaiotakoak).
Udaleku irekien prezioa 110,93 € izango da eta Kirol udalekuena, 109,80 €. Bi kasuetan, hobaria eskatzeko aukera izango da.
Izen-ematea online edo Hernaniko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteria sailean egin ahal izango da, goizez. Sailak kokapen berria du: udaletxean, 1. solairuan.
Astelehen eta ostiraletan, arratsaldez ere izango da izena emateko aukera (martxoaren 16, 20, 23 eta 27an, 16:00etatik 19:00etara). Kasu honetan, Aristizabal 7ko lokalera jo beharko da.
Bi udalekuak uztailean izango dira
Udaleku irekiak uztailaren 1etik 24ra izango dira aurtengoan, 09:30etik 13:00etara. Jolasak eta aisialdirako jarduerak egingo dituzte egun horietan.
Kirol udalekuak uztailaren 6tik 24ra izango dira (09:30-13:00). Kirol jarduera ezberdinak ezagutu eta praktikatuko dituzte: piragua, eskalada, errugbia, jarduera fisikoko jolasak... Kasu honetan, plaza kopurua mugatua da. Beraz, haur gehiagok emango balu izena, lehentasuna Hernanin ikasten dutenek izango dute. Hala ere toki baino haur gehiago balira, zozketa egingo da.
Bi kasuetan, ekainaren 3an guraso bilerak izango dira Biteri kultur etxean: 17:00etan udaleku irekietakoa eta 18:00etan, kirol udalekuena.
INFORMAZIOA:
Hernaniko Haur, Nerabe eta Gazteria saila
Helbidea: Hernaniko udaletxea, 1. solairua. Gudarien plaza
Telefonoa: 943 33 70 41
Whatsappa: 605 715 607
E-posta: gazteria@hernani.eus
Herritarren Harrera Zerbitzua (HHZ)
Helbidea: Hernaniko udaletxea, behe solairua. Gudarien plaza
Telefonoa: 943 33 70 00


