Berriak

Atzealdea Udaleku irekietako eta kirol udalekuetako izen-emateak irekiko dira datorren astelehenean

Maiatzaren 5etik 18ra izango da, online eta aurrez aurre

2025·04·28


Udaleku irekietan eta kirol udalekuetan izena emateko epea irekiko da datorren astelehenean. Maiatzaren 5etik 18ra izango da aurten Hernaniko udalak haurrentzako egiten duen eskaintzan izena emateko epea. Bi bide izango dira horretarako: online edo aurrez aurre Haur, Nerabe eta Gazteria sailean arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara (maiatzaren 8an eta 15ean, 17:30ak arte).

Ekainaren 30etik uztailaren 23ra izango dira udaleku irekiak eta Kirol udalekuak, ekainaren 30etik uztailaren 18ra (09:30etik 13:00etara).

Udaleku irekiak, 3 eta 10 urte arteko haurrentzat

Udaleku irekiak 3 eta 10 urte arteko haur hernaniar edo bertan ikasten dutenentzako izango dira (2015 eta 2021 artean jaiotakoak).

Adin-tarte bakoitzari egokitutako jolasak eta jarduerak egingo dituzte.

Matrikula arrunta 107,70 € izango da. Tasa murrizketa eskatzeko, dagokion dokumentua aurkeztu beharko da matrikulazio-epean.

Kirol udalekuak, kozkorragoentzat

Kirol udalekuak 11 eta 12 urte arteko haurrentzako izango dira (2013 eta 2014an jaiotakoak). Kasu honetan ere, Hernanin erroldatutako edota Hernaniko ikastetxeren batean ikasten duten haurrek izango dute parte hartzeko aukera.

Plaza kopurua baino izen-emate gehiago izanez gero, Hernanin ikasten duten haurrek izango dute lehentasuna. Kasu horretan ere plaza kopurua gainditzen bada, zozketa egingo da izena emandakoen artean.

Matrikula arrunta 106,60 € izango da. Tasa murrizketa eskatzeko, dagokion dokumentua aurkeztu beharko da matrikulazio-epean.

INFORMAZIOA:

Haur, Nerabe eta Gazteria saila

Helbidea: Aristizabal kalea, 7

Telefonoa: 943 33 70 41

HHZ-Herritarren Harrera Zerbitzua

Helbidea: Udaletxea, beheko solairua (Gudarien enparantza)

Telefonoa: 943 33 70 00