Berriak
Atzealdea

6-10 urtekoentzako udaleku irekiak eta 11-12 urtekoentzako kirol udalekuak egingo dira, segurtasuna bermatzeko moldaketekin

COVID-19k sortutako osasun alarma dela eta, jende pilaketak saihestea eta segurtasun distantzia mantentzea derrigorrezkoa da gaitzaren hedapena gelditzeko. Hori dela eta, udalekuak ohi bezala antolatzea ezinezkoa da. Hala ere, haurren aisialdirako eskubidea ahal den neurrian bermatzeko asmoz, 6 eta 10 urte bitarteko umeentzako udaleku irekiak eta 11-12 urtekoentzako kirol udalekuak eskainiko ditu Udalak, moldaketa batzuekin. 3-5 urtekoen udalekuak, ostera, ez dira eskainiko, segurtasun neurriak bermatzea ezinezkoa zaiolako Udalari.

2020·06·10


ARGAZKI-OINA: Iazko ur festaren irudi bat

Eusko Jaurlaritzak ekainaren 7an argitaratutako dekretuak -alarma egoeraren 3. fasea arautzen duena- baimentzen du udalekuen antolaketa, baina neurri murriztatzaileak ezartzen ditu. Udalekuen parte-hartzaile kopurua, gehienez, 200 lagunekoa (begiraleak barne) izan daitekeela dio.

Hori kontuan hartuta -200 taldeko mugak eta segurtasun- eta higiene-neurriak kontuan izanik-, 3-5 urtekoen udaleku irekiak ezin dira bermatu. Ondorioz, 3-5 urtekoen izen-ematea bertan behera geratuko da automatikoki. Bai eskainiko dira, baina moldaketekin, 6 eta 10 urte bitartekoentzako udaleku irekiak eta11-12urtekoentzako kirol udalekuak.

6-10 urtekoentzako udaleku irekiak

  • 2013-2012 urteetan jaioak uztailaren 1etik 15era, astelehenetik ostiralera: 9:30-13:00.
  • 2011-2010 urteetan jaioak uztailaren 16tik 30era, astelehenetik ostiralera: 9:30-13:00.

-Udalekuaren prezioa: txanda bakoitzaren tasa: 60,5€

-Udalekuetako partaide kopurua mugatua dago. Ez da izen-emate eperik zabalduko.

-Udalekuak osorik aire librean izango dira, euri egunetan ere bai. Egun horietan herriko aterpeak erabiliko dira.

-Ohi baino topaleku gehiago egongo dira: Atsegindegi, Plaza Berri, Ezkiaga paealekua eta Biteri izan dira topaleku orain arte. Aurten topaleku gehiago zehaztuko dira.

11-12 urtekoentzako kirol udalekuak

-Taldeen tamaina murriztu da. 8-9 haur eta begirale bat egongo dira talde bakoitzean.

-Segurtasun eta higiene-neurriak zorroztuko dira.

-Ekintzak moldatu dira, ahalik eta kontaktu gutxien izan dezaten partaideek euren artean.

-Data (uzatailaren 6tik 24ra) mantendu egin da.

-Topaleku gehiago egongo dira: Txantxila izan zen iazko topalekua; aurten espazio gehiago izango dira.

-Tasa (98€) mantendu da.

Segurtasun- eta higiene-neurriak eta protokoloak

-Haurrak 2 metroko distantzia ez dagoenean musukoa jantzi beharko dute. Egunero etxetik musukoa eraman behar dute.

-Sukarra hartuko zaie eta sintomak izan ote dituzten galdetuko zaie egunero guraso, tutore edo arduradunei.

-Bakoitzak bere beharrezko materiala eramango du, ura barne.

-Udalekuak ongi ateratzea ardura kolektiboa da. Gurasoei sinatzeko eskatuko zaie: PARTE HARTZEKO BALDINTZAK ONARTZEKO EREDUA, INFORMATZEKO BETEBEHARRA ETA BAIMEN INFORMATUA, ONARPEN DOKUMENTUA

-Haurrek sarri garbituko dituzte eskuak.

-Lanketa berezia egingo da itxialdiak eragin dituzten kalte emozionalak arintzeko.

-Talde bakoitzak haurrak jasotzeko leku desberdina eta bakarra izango du.

-Segurtasun-protokoloa eskuragarri jarriko da. Bertan jasoko da COVID-19 ereduarekin bateragarriak diren sintomak agertzen baditu haur batek nola jokatuko den. Udalekuetako partaide batek kutsadura zantzuak baditu, agian taldeko partaide guztiak 15 egun isolatuak egon daitezke, osasun arduradunek hori irizten badute.

Nola eman baja

Ekainaren 10,11 eta 12an guraso eta tutoreei aukera emango zaie haurra baja emateko. Horretarako, on line formulario labur bat osatu da: https://labur.eus/cVgqY

Noiztik aurrera kobratuko da baja ematea

Ekainaren 15 etik aurrerako baja eskaeren kasuetan, matrikula osoa kobratuko da.

Zalantzak edo argi bideak gazteria@hernani.eus e-postara edo 943 33 70 04 deituz.

DOKUMENTUAK

Udaleku Irekiak eta Kirol Udalekuak haurren aisia hezitzaileko jarduerak antolatzeko araudira moldatu dira. Udako ekintzak haurrentzako modu seguruan garatu ahal izateko, hainbat egokitzapen egin dira. Horren berri ematen da dokumentu hauetan:

-Jarduerak egokitzeko plana

-Prebentzio protokoloa

-Informazio diptikoa

Haurrak udalekuetan parte hartu ahal izateko ondorengo dokumentua sinatu eta e-postaz bidali behar da:

-Udaleku Irekietarako dokumentua. e-posta: uirekiak.hernani@gmail.com

-Kirol Udalekuetarako dokumentua. e-posta:  kaxkardi@gmail.com