Udaleku irekietan eta kirol udalekuetan izena emateko epea irekita dago
2019·04·11
- Udaleku irekiak
Noiz: Uztailaren 1etik 24ra
Ordutegia: 09:30-13:00
Norentzat: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat: HH1-LH4 (3-10 urte)
Prezioa: 98,20€ (hobariak badaude)
Izena emateko epemuga: apirilaren 30a
Dokumentazioa: eskaera-orria beteta.
-Herrian bertan ikasten dutenek, ikastetxean
-Herritik kanpo ikasten dutenek:
• Aurrez aurre: HHZ-Udaleko Herritarren Harrera Zerbitzuan.
• Internet bidez: www.hernani.eus-en izena emateko orria bete eta e-postaz bidali gazteria@hernani.eus helbidera.
Informazio gehiago jasotzeko: Deitu HHZ bulegora (943 337 000) edo Gazteria Sailera (943 575 435).
- Kirol udalekuen datak
Noiz: uztailaren 1tik 19ra
Ordutegia: 09:30-13:00
Norentzat: Lehen Hezkuntzako ikasleentzat: LH5 eta LH6 (11-12 urte)
Prezioa: 98 € (hobariak badaude).
Izena emateko epemuga: apirilaren 30a
Dokumentazioa: eskaera orria beteta
Nola eman izena?
• Ikastetxean bertan
• Aurrez aurre: HHZ-Udaleko Herritarren Harrera Zerbitzuan (herritik kanpo ikasiz gero).
Informazio gehiago jasotzeko: Deitu HHZ bulegora (943 337 000) edo Gazteria Sailera (943 575 435).