Agenda
Atzealdea

Uda Hernanin: Haurrentzako zinema

Haurrentzako: Leo da Vinci, Monalisa misioa (2018).
3 UZT

Uda Hernanin: Haurrentzako zinema: Leo da Vinci, Monalisa misioa (2018)

 

  • Uztailak 3,        Ordua: 22:00
Leonardo da Vinciren mundua asmakizun eta aurkikuntza miragarriz beteta dago, eta amets handi bat du: hegan egitea. Abentura bati ekingo dio lagunekin eta maiteminduta dagoen Lisarekin, eta Montecristo uhartera iritsiko dira. Bertan, altxorra dago itsaso azpian, baina laster ohartuko dira altxorra lortzeko misioa arriskutsua dela.

 

Zuzendaria: Sergio Manfio     Iraupena: 85 minutu            Adina: 6 urtetik gorakoentzat  Hizkuntza: euskara

 

Emanaldiak Atsegindegi plazan, gaueko 22:00etan, izango dira.

 * Sarrerak: ekitaldiak doakoak dira, baina aldez aurretik gonbidapena eskuratu behar da Biteri kultur etxean.

* Babes- eta segurtasun-neurriak: - Emanaldi guztiak aulkietan eserita izango dira eta eserlekuen artean distantzia gordeko da. - Sarrera eta irteeran maskara jarri behar da, bai eta gel desinfektatzailea eman ere.