Berriak
Atzealdea UEMAk Guraso Eskolak antolatu ditu haurren hizkuntza ohitura euskaldunetan eragiteko
2026·03·09
UEMAk Guraso Eskolak antolatu ditu Hernanin, haurrak dituzten guraso euskaldun zein erdaldunei begira. Seme-alabak HHn eta LHn dituzten gurasoentzako saioak dira.
Lehenengo Guraso Eskola ostegun honetan izango da (martxoak 12), guraso euskaldunentzat. Seme-alaben hizkuntza ohituretan nola eragin eta familien jokabide, ohitura eta mezuek horretan duten eraginaren inguruan ariko da Elixabet Urzelai UEMAko teknikaria (udaletxeko areto nagusian, 17:30).
Bigarren saioa martxoaren 26an izango da, kasu honetan, guraso erdaldunei bideratua. Euskaraz jakin ez arren, seme-alaben euskalduntze prozesuan zer egin dezaketen izango da saioaren ardatza (udaletxeko areto nagusian, 17:30).
Bi saioetan, haurren zaintza zerbitzua eskainiko da. Beharra duenak, eskaera egin beharko du.


