Berriak
Atzealdea
Ugaldetxoko aisialdi-gunea igandean itxiko da
Aste honetan oraindik erreserbak egiteko aukera dago
2023·09·19
Datorren igandea, hilak 24, izango da aurtengo denboraldian Ugaldetxoko aisialdi-guneaz gozatzeko azken eguna.
Nahiz eta doako zerbitzua izan, ibilgailuentzako sarrera mugatua izan da aurten ere, Urumea ibaiaren ingurua zaintzeko eta babesteko. Aste honetan oraindik badago aldez aurreko erreserba bidez bertara joateko aukera (www.hernani.eus bidez).
Bizikletaz edo autobusez hurbiltzen direnek ez dute aldez aurretik erreserbarik egin beharrik.
Erabiltzaile gehienak, hernaniarrak
Ekainaren 15etik egon da irekita Ugaldetxoko aisialdi-gunea. Aurten ere hezitzaile bat aritu da bertan lanean, bisitariei laguntzeko.
Datu definitiboak falta badira ere, 2023ko udari dagozkion lehenengo zantzuak baditugu: hernaniarrak izan dira Ugaldetxoko aisialdi-eremuko bisitari gehienak, baina inguruko herrietatik ere bisitari asko etorri dira. Gehienak, Donostiatik.