Berriak
Atzealdea Ur-hornidura sareko hobekuntza lanak egiteko, astearte goizaldean edateko uraren zerbitzuan gorabehera puntualak gerta daitezke
2026·10·23
Hernaniko ur-hornidura sarean egiten ari diren hobekuntza-lanak direla eta, astelehenetik astearterako gauean, urriaren 27ko 00:00etatik 04:00etara, Hernaniko edateko uraren zerbitzuan presio falta edo eten puntualak gerta daitezke.
Añarbeko Urak eta Hernaniko Udalak sinatutako hitzarmenaren baitan, herrigunearen zati handiena hornitzen duen Orkolagako biltegian ponpaketa berri bat eraiki behar da. Etorkizunean, ponpaketa horrek ura bultzatuko du Juanantoneneako ur-biltegi berriraino.
Orkolagako ur-gordailuaren irteerako hodian txertaketa bat egin behar denez, beharrezkoa da ur-mozketa edo eten orokorra egitea. Lan horiek datorren astelehenetik astearterako goizaldean egitea aurreikusten da, ur-eskaera txikiena egoten den orduetan, zerbitzuan ahalik eta eragin txikiena izateko.
Zehazki, mozketa urriaren 27ko 00:00etan hasiko da eta 04:00ak arte luzatuko dela aurreikusi da. Ordu horietan, beste biltegi erabiliz zerbitzua emango du Udalak, baina gorabehera puntualak gerta daitezke.

