Berriak
Atzealdea

Ur, saneamendu eta hondakin tasen eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ-IBI) dirulaguntzak urriaren 31ra arte eska daitezke

Irailaren 1etik aurrera eskatu ahalko dira 2021ko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ-etxebizitzaren jabetzarengatik ordaintzen dena) eta 2022ko hondakin bilketa eta ur-hornidura eta saneamendu tasak ordaintzeko dirulaguntzak.

2022·08·30


2021eko ur-hornidura eta hondakin-bilketa tasak ordaintzeko dirulaguntzetarako eskaera aurkeztu zutenek EZ DUTE 2021eko OHZ zerga ordaintzeko diru-laguntza ESKAERA EGIN BEHAR, ofizioz aplikatuko zaie ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Hernaniko Udalak duela bi hamarkada baino gehiago sortu zituen dirulaguntza hauek. Horien helburua da diru sarrera gutxien duten familiei laguntzea derrigorrezkoak diren zerga eta tasak ordaintzeko. Neurri horiek ezartzea zerga sistema solidario bat lortzeko norabidean urrats garrantzitsua da.

Dirulaguntzak honakoak dira:

    • OHZren kasuan: %50 edo %25eko deskontua, familia unitatearen diru-sarreren arabera.
    • Tasen kasuan %100 edo %50a, familia unitatearen diru-sarreren arabera.

Dirulaguntzak jasotzeko hainbat baldintza bete behar dira: Hemen baldintzetako batzuk:

    • Familia unitatearen diru-sarrerak: tramo ezberdinak daude familia unitateko kideen arabera.
    • Elkarbizitza unitatearen hiri-finken katastro-balioen baturak ez du gainditu behar 160.056,06 euroko muga (176.061,86€ familia ugariak).
    • Bizikidetza unitateko ibilgailu bat baino gehiago ezin da izan.
    • Bizikidetza unitateko kide batek ere ezin du zorrik izan Udalarekin.

Eskaera egiteko moduak

Hhzko bulegoan (udaletxearen beheko solairuan)
Erregistro elektronikoz: www.hernani.eus

Argibideak

Telefonoz: 943 57 54 27
Posta elektronikoz: errenta@hernani.eus

OHZ zergaren dirulaguntzen oinarriak eta eskaera orria
Hondakinak, ura eta saneamendu tasen dirulaguntzen oinarriak eta eskaera orria