Berriak
Atzealdea

Ura Agentziak baztertu du Landare eta Zubipe uholdeetatik babesteko asmoz Udalak aurkeztutako proiektua

1
Hernaniko Udala CDH eta Rugby Elkartea klubekin bildu da txostenaren berri emateko. Etorkizunean zein pauso eman aztertzen ari dira hiru aldeak. Hasteko, Ura Agentziarekin bilera bat eskatuko dute beste irtenbide batzuk bilatzeko.

2022·12·02


Ura Agentziak ebatzi du Hernaniko Udalak Landare eta Zubipe uholdeetatik babesteko asmoz aurkeztutako proiektua (klubekin adostuta zegoena) “ez dela bateragarria Uholde Arriskua Kudeatzeko Planarekin (UAKP)”. Urak Udalari igorritako txostenean azaltzen denaren arabera, futbol eta errugbi zelaiak babesteko harresia eraikitzeak ur-mailaren igoera eragingo luke eta Karabel auzoko eta industria-gunearen eskubialdean uholde arriskua areagotuko luke.

Udalak Urari bidalitako txosten teknikoaren arabera, ur-mailaren igoera horrek ez luke uholde arriskurik ekarriko inguruko eremuetara, baina Urak argudiatzen duenez, Urumean (Ergobia-Akarregi zatian) exekutatzen ari diren eta etorkizun hurbilean egingo diren esku-hartzeek dagoeneko murriztuko dute uholderako arriskua, kirol zelaien eremuan ere bai, eta, hori aintzat hartuta, Uraren aburuz, harresia eraikitzeak inguruko eremuetan sor lezakeen arriskua ez da onargarria.

Izan ere, bi kirol klubek urteak daramatzate uholdeen arazoa jasaten eta, euri asko egiten duen bakoitzean, urak gainezka egiten du eta haien jarduna oso baldintzatuta dago. Alde batetik, zelaiak ezin dituztelako erabili, eta, bestetik, uholdeak azpiegituretan (aldagelak, buLegoak...) eragiten duten kaltearengatik.

Udalak zenbait saiakera egin du arazoa leuntzeko proposamenak lantzen. Azken urteotan bi proiektu egin eta aurkeztu ditu, baina biak baztertu ditu Ura Agentziak. Edozein modutan, Udalak arazoari irtenbidea ematen saiatzeko konpromisoa berresten du. Hala ere, kirol azpiegitura horiek uholde arrisku handia duen eremuan egonda, Uraren oniritzia ezinbestekoa da edozein esku-hartze egiteko.

 

1