Berriak

Atzealdea Urrian Biterin izango diren kultur ekitaldietarako sarrerak, gaurtik eskuragarri

Kamikaz kolektiboaren 'Renata' antzezlana eta, Xabi Solano eta 'Txuria'-ren azken proiektua, oholtza gainean

2025·09·16


Gaur jarriko dira salgai urrian Biteri Kultur Etxean izango diren lau kultur ekitaldietarako sarrerak, bai online eta baita Biterin bertan ere. 

Antzerkia (haurrentzat eta helduentzat), zinema eta musika izango dira protagonista. 

Urriaren 16an, Kamikaz kolektiboaren Renata ikusteko aukera izango da. Umorea eta distopia uztartu dituzte lan honetan Xanti Agirrezabalak, Iraia Eliasek, Amancay Gaztañagak eta Erika Olaizolak (sarrera: 8 €). 

Urriaren 25ean, lau urtetik gorako haurrentzako antzerkia izango da, Logela Multimediaren eskutik: Semaforoa. Sarrera bakoitzak 3,50 €ko prezioa izango du.

Musikari dagokionez, berriz, Xabi Solano eta Jon Garmendia Txuria igoko dira oholtzara, hitza eta musika batzen dituen euren azken elkarlana aukreztera: Bidasoatik harago (8 €). Jendaurreko emanaldien hasiera izango da Hernanikoa. 

Hernani Zinekluba ere, martxan

Hernani Zineklubaren urte osoko bonoak (bost emanaldi, 8 €an) eskuratzeko aukera ere izango da gaurtik aurrera. Irailean Beñat Iturriozen Enarak eman ondoren, urriaren 2an Pello Gutierrezen Erreplika ikusteko aukera izango da, Zikuñagako Ama Birjinaren desagertzea abiapuntu duena. Zuzendaria saioan bertan izango da.

Udazken-neguko programazio osoa urria hasieran aurkezteko da.