Berriak
Atzealdea Urteko azken Hartu kalea!-k emango dio hasiera gabonei begirako egitarauari
2025·12·09
Ostiralean, hilaren 12an, aurtengo azken Hartu kalea! ostirala izango da. Ekainetik, Kaxkoan oinezkoen mugikortasuna eta merkataritzako esperientzia hobetzeko asmoz, Hartu kalea! ekimena sustatu da Udala eta Berriak elkartearen eskutik. Hilean ostiral batez, goizeko 10etatik aurrera zirkulazio motordunik gabekoak izan dira Kaxkoko kaleak, soilik oinezkoentzako.
Hilero, ekimen gai konkretu baten ingurukoa izan da. Ezinbestean, abenduko hartu kalea!-k gabon giroan murgilduko du herria: Olentzero eta Maridomingiren etxola jarriko da Plaza Berrian. Haurrek barrura sartu eta argazkiak egiteko aukera izango dute.
Goizean zehar, gaztain-erreak banatuko dira inguruan. Arratsaldean, berriz, gabonetako argiak piztuko dira, musikarekin lagunduta. Zinkoenean gabonen bueltan jartzen den ohe-elastikoen jolasa ere arratsalde horretan jarriko da martxan. Berriak elkarteak jolas horretan ibiltzeko deskontu-txartelak banatuko ditu bere establezimenduetan erosten dutenen artean.
Berriak elkarteak ostiral horietan komertzio txiki eta ostalaritza establezimenduetan erosketak egin dituzten herritarren artean 100 €ko bonoak zozkatu ditu. Abenduaren 12an ere, 100 €ko balioa duen erosketa-txartela zozkatuko du.
Urtarrilean balorazioa egingo du Merkataritza Mahaiak
Hartu kalea!-ko ostiralal proba pilotu izango zirela adiearzi zuten ekainean Patxi Ibarguren Tokiko Garapen zingotziak eta Nagore Alvarez Berriak elkarteko presidenteak.
Urtarrilean egingo du ekimenaren balorazioa Merkataritza Mahaiak (Udalak, Berriak elkarteak eta Ekhilur kooperatibak osatzen dute), alde batetik, dinamizazio sozio-komertzialeko ekimen gisa izan duen eraginkortasuna baloratzeko eta, bestetik, mugikortasunean eta Kaxkoko bizikidetzan izan duen eragina aztertzeko. Horren arabera baloratuko da ekimenarekin jarraitzea edo neurri berriak hartzea.
Udalaren Neguko Oporrak eta Berriak-en eguBERRIAK tailerrak
Abenduaren 12ko Hartu kalea!-k hasiera emango die Hernaniko gabonetako egitarauari.
Udalak antolatu dituen Neguko Oporren ekimenez gain, Berriak merkatarien eta ostalarien elkarteak haur eta gazteei zuzendutako egitarau berezia antolatu du: eguBERRIAk tailerrak.
Abenduak 27, larunbata: Tailerra: Euskal dantza.
Abenduak 29, astelehena: Tailerra: Aurpegi margoketa.
Abenduak 30, asteartea: Tailerra: Magia.
Urtarrilak 2, ostirala: Tailerra: Malabarrak.
Urtarrilak 3, larunbata: Tailerra: Buruarinak.
Lekua: Tailer guztiak, Plaza Berrian.


