Berriak
Atzealdea

Urumea bailarako aisialdi guneen inguruko azterketan parte hartzeko bilera irekia

Urumea bailaran zehar, Hernaniko udalerrian, aisialdi guneen erabileraren inguruan sortutako kezken harira pausoak ematen jarraitzeko helburuarekin, azterketa bat abian jarri du Udalak. Azterketaren helburua aisialdi jarduerek sortutako egoeraren diagnostikoa egitea izango da eta bertatik eratorriko den ekintza plan bat diseinatzea.

2021·03·18


Azken urteetan, uda sasoian, batez ere, eremu honetan ematen diren jende pilaketak, hondakinen sorrera, trafiko intentsitatearen areagotzea eta bestelako gertakariek natur ondarearen babeserako neurriak eta kudeaketa eraginkor bat gauzatzeko beharra azaleratu dute.  

Lan honetarako herritar ororen zein gaian interesa eduki dezaketen elkarteen partehartzea ezinbestekoa ikusten da eta datorren martxoaren 25ean Ereñotzun (Apaiz Etxean) burutuko den bilkuran parte hartzera dei egin du Udalak.

Osasun- eta segurtasun-neurriak direla eta, aurretiko izen-ematea burutzea ezinbestekoa izango da.

Noiz: martxoaren 25ean
Non: Ereñotzuko auzo udaleko aretoan
Ordua: 18:00etan
Izen ematea: Hernaniko Udaleko webgunean edota Ereñotzuko auzo udaleko aretoan (Ordutegia: astelehenetan goizez 9:30-13:00 arte, arratsaldez 18:00 – 20:00 eta asteartetik ostiralera 09:30-14:00etara)

;