Berriak
2023·04·28
Datorren maiatzaren 3an hasiko da Urumea eskola zaharraren eraikinaren eraisketa lanak. Hilabeteetan barrutik husten aritu ondoren, eraikina osorik botatzeko garaia iritsi da.
Segurtasuna bermatze aldera, maiatzaren 2an hasiko dira inguruko aparkalekuak husten. Udaltzaingoak aparkalekuan bertan jarriko ditu abisuak eta, horietan, herritarrei eskatzen zaie 9:00etatik aurrera ibilgailurik ez aparkatzeko.
Hurrengo egunean, asteazkenean, makinak sartuko dira eta aparkalekuaren aldetik hasiko dira eraispen lanak.