Berriak
Atzealdea Urumeako infekzio kasuen ondoren, zuhurtziaz jokatzea gomendatzen da
2026·07·08

Azken egunotan ez da Urumea ibaiarekin lotutako infekzio gastrointestinaleko kasu berririk atzeman. Hala ere, horrek ez du esan nahi infekzio arriskua erabat desagertu denik. Urumea naturagune bat denez, uraren kalitatea aldakorra da, eta bakterioen presentzia ere baldintza natural ezberdinen arabera alda daiteke.
Horregatik, Hernaniko Udalak gogorarazi nahi du ibaian bainatzea norberaren erabakia eta erantzukizuna dela, orain arte izan den bezala. Bainatzea erabakiz gero, gomendagarria da ibaiko ura ez irenstea eta prebentzioz oinarrizko higiene-neurriak kontuan hartzea.
Bainuaren ondoren goragalea, beherakoa edo bestelako sintomarik izanez gero, jarri harremanetan zure osasun-zentroarekin.
