Berriak

Urumea ikastolako jolastokia eraldatzeko lanak martxan daude

Eremu naturalagoa eta jolas librea sustatuko duena sortuko da

2024·09·04


Datorren ikasturtean Urumea ikastolako ikasleek jolastoki berritua izango dute. Izan ere, jolaslekuaren eraldaketa lanak hasi ziren abuztuan.

Zementuzko patio nagusiaren diseinua eta espazioen erabilera eraberrituko dira. Horretarako, aurreko ikasturtean prozesu parte-hartzailea egin zuten Urumea ikastolan. Han jasotako beharrak, nahiak eta erronkak aintzat hartu dira jolastoki berriaren proiektua idazteko orduan.

Aldaketa nagusiak bi izango dira: Batetik, naturaren presentzia gehituko da patioan eta bestetik, kalitatezko harremanak eraikitzeko eta jolas librearekin sormena sustatzeko moduan berrantolatuko da jolastokia. Aterpean zein aterpetik kanpo egoteko eremuak sortuko dira eta mugimendurako jolas berri bat ere izango da. Horrez gain, Lizeaga auzoan dauden beharrak ere kontuan hartu dira espazioa diseinatzerakoan.

Bi hilabete pasatxoko aurreikuspena dute lan hauek eta 60.901,40 €ko aurrekontua.