Berriak

Atzealdea Urumea eraikinaren eraispena dela eta trafikoan egindako aldaketak bertan behera geratuko dira bihartik aurrera

Urumea Ikastolako eraikina zaharraren eraispena dela eta ezarri ziren trafikoaren aldaketak bertan behera geratuko dira bihar. Eraispenaren azken fasean daude, eta arriskurik ez dagoela iritzita, lehengora itzuliko da trafikoa. Gogoratzekoa da segurtasuna bermatzeko asmoz, Elkano kalearen zati bat itxi zela eta Izpizua kaleko errei bat kendu zela. Auzorako sarbidea ahalbidetzeko Lizeaga kalea bi norabidekoa izan da ostegunetik hona. Bihartik aurrera, ostera, aldaketa horiek bertan behera geratuko dira.

2023·05·22


Urumea eraikinaren eraispenaren hondakinak jasotzeko lanean ari dira orain eta, hori amaitzen denetik eta eremu horretan aurreikusita dagoen urbanizazioa hasi bitartean, behin-behineko aparkalekua atonduko da bertan. Eraikin zaharrak libre utzitako lekuan ere aparkaleku plazak jarriko dira. Hortaz, orain arte zegoena baino plaza gehiago izango du eremu horrek.