Berriak
Atzealdea
Urumea Ikastolako eraikinaren eraispenaren azken txanpan, segurtasuna bermatzeko neurri bereziak hartuko dira gaurtik aurrera

Urumea Ikastola zaharraren eraispena aurrera doa. Eraikinaren erabateko eraispena datozen egunetan izango da eta horrek inguruetan segurtasuna bermatzeko neurri bereziak hartzea eskatzen du. Hori dela eta, gaurtik 25era Elkano kaleko zati bat -eraikinetik gertuen dagoen zatia- trafikora itxi da. Hain zuzen ere, aparkalekuaren eta elizaren artean dagoen zatia itxi da. Horren ondorioz, herrirako behin-behineko sarrera Lizeaga kaletik egiten da, 25a arte bi norabidekoa izango delako.
2023·05·18
Elkano kaletik ezingo denez auzora sartu, sarrera alternatibo bat prestatu du Udalak. Lizeaga kalea bihurtu da behin-behineko sarrera. Egun horietan bi norabidekoa izango da kale hori (1 irudia) Victor Hugo kalearen bidegurutzeraino. Zerbitzu Publikoetako langileak bidegorriaren piboteak kendu dituzte eta ezkerreko aparkalekuak ere kendu dira errepidean beste errei bat sortzeko.
Horrekin batera, Izpizua kaleko errail bat ere itxi da (babesgunea handitzeko).