Berriak
Atzealdea

Lastaolan egingo dituzte bihar asfaltatze-lanak, Usategieta bidean

Usategieta bidearen lanekin berrabiaraziko du Udalak aurtengo asfaltatze-plana. Landaguneko bideak egingo dira lehenengoz eta, ondoren, herriguneetako lanen txanda izango da. Urriaren erdialdean asfaltatu zen Erroilaburu-Añua bidea eta orain, azaroan, lanak berrabiaraziko dira eta plangintzan aurreikusita dauden asfaltatze guztiak jarraian egiteko asmoa dago, eguraldiak baimentzen badu.

2021·11·09


2021KO ASFALTATZE-PLANAREN DETAILEAK

KRONOGRAMA (datozen egunetarako)

    • 2021/11/10 asteazkena
        ◦ Usategieta bidearen (Lastaola) asfaltatze-lanak.
            ▪ Bide honen asfaltatzea egiteko honako bide hau itxiko da: Goiko Lastola sagardotegiaren eta Cintas Ubis enpresaren artekoa.
            ▪ Ibilbide alternatiboa edo saihesbidea: Goiko Lastolaren gainetik dauden bizilagunek Elorrabitik edo Fagollagatik sartu/irten ahal izango dute.
               
    • 2021/11/11 osteguna
        ◦ Ereñotzu-Alkatxurain bidearen zati batean azpiko lauza eraisteko eta berria berreraikitzeko lanak egingo dira, asfaltatu aurretik egin beharreko lanak (beheko zatian).
            ▪ Ibilbide alternatiboa edo saihesbidea: Larre Gain sagardotegitik sartu/irten ahal izango dute.
              
    • 2021/11/12 ostirala
        ◦ Akan-Juanantonenea bidearen asfaltatze-lanak.
            ▪ Bide honen asfaltatzea egiteko honako bide hau itxiko da: Akan baserriaren eta Juanantoneneako ur biltegiaren artean.
            ▪ Ibilbide alternatiboa edo saihesbidea: Martindegitik añua-Erroilaburuko edo Santsanategiko bideetatik.
        ◦ Ereñotzu-Alkatxurain bidearen zati batean azpiko lauza eraistea eta berria berreraikitzeko lanak, asfaltatu aurretik egin beharreko lanak (beheko zatian)
            ▪ Ibilbide alternatiboa edo saihesbidea: Larre Gain sagardotegitik sartu/irten ahal izango dute.
              
    • 2021/11/13tik 2021/11/16ra
        ◦ Asfaltatze-lanik ez.
        ◦ Ereñotzu-Alkatxurain bidearen beheko zatia itxita mantentzea gomendatzen da, hormigoiak behar duen gutxieneko sendotasuna eskuratzeko eta haren iraupena bermatzeko.
            ▪ Ibilbide alternatiboa edo saihesbidea: Larre Gain sagardotegitik sartu/irten ahal izango dute.
              
    • 2021/11/16 asteartea
        ◦ Asfaltatze-lanik ez.
          
    • 2021/11/17 asteazkena
        ◦ Ereñotzu-Alkatxurain bidearen zati batean azpiko lauza eraistea eta berria berreraikitzeko lanak, asfaltatu aurretik egin beharreko lanak (goiko eta beheko zatian).
            ▪ Ibilbide alternatiboa edo saihesbidea: Larre Gain sagardotegitik sartu/irten ahal izango dute beheko zatia egiten ari direnean eta herrigunetik gora/behera goiko zatia egiten ari direnean.