Berriak
Atzealdea

Uxue Bereziartuak egindako ilustrazioa, 2023ko Hernaniko egutegiaren protagonista

Leokako labaderoa aukeratu du Uxue Bereziartua Berexiart-ek datorren urteko Hernaniko egutegia ilustratzeko. Bizitzaz eta kolorez betetako artelana protagonista duen egutegia bihartik aurrera hasiko da banatzen, Biteri kultur etxean eta hhz-n (udaletxearen beheko solairuan).

2022·11·14


Bost urtez argazki-lehiaketa bidez egin ostean, formatoa aldatu zen eta herriko zenbait ilustratzaileri Hernaniko etxeetara sartzeko aukera proposatu zitzaien. 2022ko egutegiaren azala Maddi Zumalabe herriko ilustratzaileak eta Jon Arangurenek osatzen duten Asteazkenak Estudioak egin zuten eta 2023koa, esan bezala, Berexiartek egin du.