Berriak

Atzealdea Uztaileko kirol jardueretan izen-ematea ireki du kiroldegiak

Uretako eta fitness jarduerak eskainiko dira

2026·06·01


Udal kiroldegiak uztailerako antolatutako kirol jardueretan izena emateko epea ireki da gaur. Ekainaren 14a izango da izena emateko azken eguna, online edo kiroldegian bertan. 

Uretan, haurrentzat (2014 eta 2022 artean jaiotakoak) igeriketa ikastaroak eskainiko dira. 16 urtez gorakoentzako eskaintza ere izango da: aquagyma eta igeriketa (hastapen eta mantentze mailak). Uztailaren 6tik 31ra izango dira ikastaro hauek. 

Horrez gain, fitness jarduerak ere izango dira uztailan (1etik 31ra) 16 urtez gorakoentzat: TRX-a, ziklo indoor, pilates eta body pump-a.

Informazio guztia (ordutegiak eta prezioak barne), online edo udal kiroldegian bertan.