Agenda
Atzealdea
Zer egin dezakete gure nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten? Hitzaldia
Nerabeen gurasoentzako hitzaldia.
Noiz: Urtarrilak 26
Ordua: 17:30-19:00
Lekua: Biteri kultur etxean
Hizlaria: Eider Goiburu Moreno
26
URT
Helburu orokorra
Plazerrean, zaintzan eta ongizatean oinarritutako sexualitatea garatzen laguntzeko gakoak eskaintzea.
Helburuak
- Sexualitateak nerabezaroan dituen ezaugarriei buruzko oinarrizko formazioa eskaintzea.
- Familiek duten sexualitate ereduei buruzko hausnarketa bultzatzea.
- Nerabeen hezkuntza prozesuan sexualitate aske eta osasuntsu baterako gakoak aztertzea.
- Gurasoak sexualitate eremuko heziketa lanetan ahalduntzea.
- Familiek dituzten bizipen, kezka, galdera, eta abar beste familiekin partekatzeko espazio bat eskaintzea.
Landuko diren edukiak eta gaitasunak
- Aldaketak: fisiko, psikologiko, emozional eta sozialak.
- Harremanak: lagunak, bikoteak eta sexu-praktikak.
- Testuingurua: informazio-iturriak eta sexualitateari buruzko arau sozialak.
- Nerabeen sexualitate aske eta osasuntsurako gakoak.
Doakoa. Aurrez izena ematea komeni da:
https://labur.eus/hitzaldiasexualitateaske
Informazio gehiago: 943 337041 edo gazteria@hernani.eus